viernes, 7 de marzo de 2014

GOIENER ETXALARREN: KRONIKA

Aurten, sarrera honetan kontatzen nizuen moduan, Goiener Koperatiba energetikoaren aurkezpena izan genuen San Valentin egunean.
Ain kontent nago han gertaturikoaz, kronika ttiki bat idaztea erabaki dudala!

Argazkian ikusten ahal duzuen bezala, jende piloa hurbildu zen eta hagitz interesatua zegoen gainera gaian.
Oligopoly 2 dokumentala ikusi eta gero, Joanes Maizak Goienerko aurkezpen eder bat egin zuen. Hau dena ongi ateratzeko, Kultur etxeko arduraduraren laguntza teknikoarekin kontatu genuen, bertzela ezin izango genukeen egin noski!

Erran bezala, Joanesek ongi aski azaldu zigun Goinerrek egin nahi duena eta balorazio bat egitekotan, han geunden gehienoi primerako ideia iruditu zitzaigula erranen nuke.
Eta hau ez da sentsazio hutsa! Galdera pila bat bota ziren, bai komerzializatzearen aldaketari buruz, endarlatsako zentralari buruz eta baita herriko bi hidroelektrika ttikieki buruz ere.
Joanes gaixoa! ia ito egin genuen denon artean!!

Aipatu beharra daukat, alkate jauna ere agertu zela, eta interesa ere agertu zuela, bertze partidu politikoko kide batzuk bezala.
Honek, hau antolatu genuen gazteoi, lan hildo berri bat irekitzear dagoela sumarazten digu eta hortan jarraituko dugu Herriko energia modelo berri bateruntz lanean.

Denon artean pausuak ematen, burujabetza energetikoruntz!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario